- Ondarroan jaio zen 1864. urtean eta Zumaian hil 1920. urtean.
- Euskal idazle eta apaiza; askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea.
- Ama ondarrutarra eta aita mutrikuarra; familia xume baten magalean bizi.
- Txikitatik abadetzarako gogoa baina zaila zuen ikasketak egitera joan ahal izatea.
- Gasteizko seminarioan ikasita eta Karrantzan epe laburrean aritu ondoren, Zumaiko Karmeldarren kapilau izendatu.
- Zumaian gelditzea erabaki, bertan sortu zituelarik bere lanik ezagunenak.
- Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi eta beti iritziak bateratzearen alde agertu zen.
- Eleberriak, ipuin olerkiak, artikuluak, itzulpenak eta sermoiak idatzi.
LANAK
Ø Auñamendiko Lorea (1897)
- Bizkaieraz idatzita; ondarrutarrez.
- Testua batuan ipintzen saiatu diren arren, euskalkia denborarekin errespetatu egin da.
- Lantzen diren gaiak: fedea, aberria eta maitasuna.
Ø Kresala (1906)
- Bizkaieraz idatzita.
- Itsasbazterreko herrien bizimodua eta herritarren pentsamendu eta ohiturak eman nahi ditu ezagutzera.
- Ohiturazko nobelaren ezaugarriak bildu, arrantzaleen bizimodua eredugarritzat aurkeztuz.
Ø Garoa (1912)
- Gipuzkeraz idatzita.
- Nekazaritza munduan girotuta.
- Euskal bizimoduaren eredutzat: Oñatiko baserritarrak.
- Joanes, baserritar familia bateko burua: euskaldun zintzo eta kristauaren erakusgarri.
- Kaletar erdaldun eta kanpotarrak: pertsonaia gaiztoak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario