domingo, 27 de marzo de 2011

Juan Antonio Mogel Urkiza --- Amaia Galdos

Juan Antonio Mogel Urkiza , Eibarren jaio zen 1745eko abenduaren 6an eta 1804ko maiatzaren 14an hil zen Markinan. Euskal idazlea eta apaiza izan zen, Peru Abarka euskarazko lehen eleberria idazteagatik ezaguna.
Lau urte zituela Debara Joan ziren bizitzera eta han lau urte igaro ondoren Markinara aldatu zen. Aita, Juan Iganzio Mogel Almazan medikua, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen. Filosofia eta Teknologia ikasi zituen, eta 1788tik aurrera Markinako abade parroko edo “arimazaina” izan zen. Idazle moduan, “sorterria eta hizkuntza” indartzeko asmoa agertu zuen. Gainera Inkisiziozko epaile ere izan zen.
Bere Peru Abarka, eleberri itxurako lehen euskal idazlana dela uste da. Mogelek 1802 urte inguruan idatzi zuen, baina 1881 urtera arte ez zen inprimatu liburu moduan, nahiz eta urreko urtean egunkari batean epeka argitaratu. Izenburu osoa El doctor “Peru Abarka”, catedrático de la lengua bascongada en la Universidad de Basarte o Dialogos entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan da. Euskal bertute guztien jabe den baserritarraren eta harroputz bezain ezjakina den bizargile kaletarraren elkarrizketak eta bizipenak darabiltza Mogelek, euskal kulturari buruzko lan etnografiko bat idazteko. Baserri munduko lanbideak, lanabesak, animaliak eta hauen gorputz-atalak, landare-zuhaitzak, … horiek denak azalduko dizkio Peru Abarkak Maisu Juanari, eta bere jakinduriarekin Maisu Juan kaletarra txundituta geldituko da. Eta horixe da idazlearen helburua: Euskal hizkuntza eta kulturaren apologia bat egitea.
Ipuinak izeneko alegia sorta luze samar baten itzultzailea ere bada. Juan Antoniok bere iloba Bizentarekin batera paratu zituela alegia horiek. Badakigu lanaren kitzikatzailea osaba izan zela. Bizentarenak gipuzkeraz emanda daude, Joan Antoniorenak bizkaieraz. Hizkuntza landua eta ezitasuna aipatzen ditu kritikak obraren goresmen meritu bezala.

martes, 22 de marzo de 2011

MANUEL GARAGORRI LARRAMENDI

BIZITZA
  • 1690eko abenduaren 25ean Andoainen jaio.
  • 1766ko urtarrilaren 29an, Loiolako jesuiten komentaun hil.
  • Aita Manuel Laramendi bezala ezaguna
  • XVIII.mendeko euskal idazlea,apaiza,filologoa eta historiolaria.
  • Bere idazlanetan ikus daitekeenez, euskararen defendatzailea sutusa zen.
  • 12 urte zituela bere aita hil eta osabak Bilboko jesuiten eskolara eraman.17 urterekin Villagarcia de Camposen lehen ikasketak egin.Medina del Campon filosofia ikasi eta Salamankan teologia.1734an,Loiolako komentuan bildu.
LANAK
Liburu gehienak gazteleraz idatzita,baina badaude euskeraz idatzeitako lan batzuk ere. Lanak 2 taldetan banatu:
    • EUSKERAZ
El imposible Vencido.Arte de la Lnegus Vascongada: 1729n idatzita.Euskararen lehen arte edo gramatika argitaratua dela esan dezakegu.
Diccionario Trilingue del Catellano,Bascuence,Latin:1745an idatzita.Espainiako Erret Akademiaren hiztegia argitaratu berri zela, Larramendik osorik euskaratu nahi zuen.
    • GAZTELERAZ
De la Antiguedad y Univesalidad del Bascuence en España: 1728an idatzita.Euskara Espainiako jatorriko hizkuntza bakarra dela defendatu.Tubalismo ideia agertzen da.
Discurso histórico sobre la antigua famosa cantabria:1736an idatzita.Euskal Kantabrismoaren teoria defendatu.
Corografia de Guipuzcoa: 1754an idatzitza.Gipuzkoako geografia eta bertako herritarren ohiturak,jantziak,dantzak,hizkuntza eta ogibideak azaltzen dituen lan etnografikoa.
Sobre los fueros de Guipuzcoa: 1756-1983. urteen bitartean idatzita dagoen saio politikoa da baina ez zen argitaratu.                                           

LARRAMENDISMOA
 XVIII.mendearen lehen erdialdean Larramendik izena eman zion korronte ideologikoa da.Ezaugarri nagusiak:
  • Gipuzkoako foruen defentsa.
  • Foruak Gipuzkoako lege berezi bezala defendatzea.
  • Foruen defentsa aldarrikatzailea bilatzea.
Ideologia hau foruak galtzearen beldurraren ondorioz sortu zen.

JARRAITZAILEAK
  • Kardaberaz
  • Mendiburu
  • Ubillos
  • Lizarraga Elkanokoa    

                                                                                                                             

Indalezio Bizkarrondo "Bilintx"

Deformazio batek markatutako bizia
·       Jaiotza: 1831ko apirilaren 30a, Donostia.
·       Bilintx ezizenarekin ezagututako poeta eta bertsolari euskalduna.
·       Min eta sufrimenduz beteriko bizitza.
·       Txikitan istripu baten aurpegia deformatu eta sokamuturra baten zezen batek harrapatu eta herren utzi.
·       Nicolasa Erquziarekin ezkondu eta 3 seme-alaba.
·       Hirugarren Gerra karlistan gudukatu liberalen aldean.
·       Heriotza: 1876ko uztailaren 21ean, Donostian, bere etxera granada bat jaurti, bi hankak kendu eta sei hilabete geroago.


Bere obra
·       Euskal poeta liberal bakarra eta erromantikoena.
·       Bere zauriak sortutako gaitzak bere obretan islatu: bere ametsak emakumeak lortzea baina ezinezkoa.
·       Emakumeengatik hitz egitean, konparazioak erabili: aingerua, izarra...
·       Hiru arlo landu:
·       Bertsolaritza: Domingo kanpaña bertsoa.
·       Bertsopaperak: Juan Bixenta Olabre bertso bilduma.
·       Olerkigintza: Triste bizi naiz eta, Jai-Jai...

·       Gaiak:
·       Maitasun gaiak, maitasun idealizatua. Jainkoari, heriotzari eta gizakiari erreferentzia. Jai-Jai, Triste bizi naiz eta...
·       Bertso satirikoetako humorea. Zaldi baten bizitza, Potajiarena...

Kritika
·       Sentimendu handiko idazlea.
·       Bere poemak oso landuak: lexiko aberatsa, hainbat metafora eta konparazio...
·       Erakargarriena bere olerkietan egiazko gertakariak zeudela, sinesteko eta ulertzeko errazago.
·       Metrika perfektua.
·       Literatura kritikariek hizkera arruntegia leporatu, Donostiako hizkera erabili.
·       Bere lanak euskara aberasten lagundu.

Behin batean Loiolan
·       Obrarik ezagunena.
·       Amodiozko bertsoa, Bilintxi benetan gertatua. Loiolara joan erromeriara, neska batekin maitemindu, kortejatzen saiatu baina berak kasurik ez.
·       70. hamarkadan Egan taldeak bertsio bat, Bilintxen Jai-Jai bertsoarekin eta John Denverren "Annie's song"en musikarekin.

ANTOINE ABBADIE ETA LORE JOKOAK - Gorka Basterretxea

·   Antoine Abbadie [1810 Dublin – 1897 Paris]

·   Geografo, astronomo eta euskal kulturaren bultzatzailea
·   Hiru hizkuntza ikasi etxean: euskara, gaztelera eta ingelera
·   Egonaldi luzeak egin Egipton, Brasilen eta Etiopian
·   1864an, 350 hektareako lur saila erosi Hendaia eta Donibane Lohizune bitartean. Abbadia izena jarri eta gaztelua eraikitzea agindu
·   Hendaiako alkatea 1871-1875 urte bitartean
·   1852an Londresen Antoine euskarari buruzko ikerketak eta lanak egiten hasi

·   Euskara bultzatzeko asmoarekin Lore Jokoak antolatu eta diruz lagundu
·   Lore Jokoak: XIX. mendean antolatutako kultura jardunaldiak; musika, dantza eta euskal poesia barne hartu. Kirol jokoak eta ikuskizuna ere bai: pilota partidak eta ganadu feriak
·   Lehenengo Urruñan [Lapurdin] antolatu, gero 1864-1876 urte bitartean Saran, eta handik aurrera urtero lekuz aldatu
·   Lehen lehiaketa irregulartasunez beteta egon eta Etxahunek "Bi berset horiez" pieza idatzi: lore-jokoen epaile ziren apaizen azpijokoak eta plagioak agerian utzi
·   Lehiaketara aurkeztutakoen artean obrarik onena festa-giroan hautatu
·   Obra irabazlea kantuz eman eta hurrengo igandean Baionako prentsan argitaratu
·   Irabazleei sari garrantzitsuak eman eta ondorioz, lan asko aurkeztu
·   Abbadiek Agosti Xahorekin batera euskal gramatika bat kaleratu
·   Beste lan asko ere argitaratu euskarari buruz
·   Euskaraz idatziriko lan bakarra: “Zuberoatikako gutun bat