domingo, 27 de marzo de 2011

Juan Antonio Mogel Urkiza --- Amaia Galdos

Juan Antonio Mogel Urkiza , Eibarren jaio zen 1745eko abenduaren 6an eta 1804ko maiatzaren 14an hil zen Markinan. Euskal idazlea eta apaiza izan zen, Peru Abarka euskarazko lehen eleberria idazteagatik ezaguna.
Lau urte zituela Debara Joan ziren bizitzera eta han lau urte igaro ondoren Markinara aldatu zen. Aita, Juan Iganzio Mogel Almazan medikua, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen. Filosofia eta Teknologia ikasi zituen, eta 1788tik aurrera Markinako abade parroko edo “arimazaina” izan zen. Idazle moduan, “sorterria eta hizkuntza” indartzeko asmoa agertu zuen. Gainera Inkisiziozko epaile ere izan zen.
Bere Peru Abarka, eleberri itxurako lehen euskal idazlana dela uste da. Mogelek 1802 urte inguruan idatzi zuen, baina 1881 urtera arte ez zen inprimatu liburu moduan, nahiz eta urreko urtean egunkari batean epeka argitaratu. Izenburu osoa El doctor “Peru Abarka”, catedrático de la lengua bascongada en la Universidad de Basarte o Dialogos entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan da. Euskal bertute guztien jabe den baserritarraren eta harroputz bezain ezjakina den bizargile kaletarraren elkarrizketak eta bizipenak darabiltza Mogelek, euskal kulturari buruzko lan etnografiko bat idazteko. Baserri munduko lanbideak, lanabesak, animaliak eta hauen gorputz-atalak, landare-zuhaitzak, … horiek denak azalduko dizkio Peru Abarkak Maisu Juanari, eta bere jakinduriarekin Maisu Juan kaletarra txundituta geldituko da. Eta horixe da idazlearen helburua: Euskal hizkuntza eta kulturaren apologia bat egitea.
Ipuinak izeneko alegia sorta luze samar baten itzultzailea ere bada. Juan Antoniok bere iloba Bizentarekin batera paratu zituela alegia horiek. Badakigu lanaren kitzikatzailea osaba izan zela. Bizentarenak gipuzkeraz emanda daude, Joan Antoniorenak bizkaieraz. Hizkuntza landua eta ezitasuna aipatzen ditu kritikak obraren goresmen meritu bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario