miércoles, 4 de mayo de 2011

Xabier Lizardi

• Jose Mari Agirre Egaña Zarautzen jaio zen 1896an.
• Haurtzaroa bertan igaro bazuen ere, ia bizitza osoa Tolosan eman zuen. Izan ere, aitaren lanbidea zela medio, familia osoa Tolosara aldatu baitzen, berak hamar urte inguru zituela.
• Bertako Eskolapioen ikastetxean burutu zituen batxilergo ikasketak.
• 1913an, hamazazpi urte zituela, aita hil zitzaion, eta ondorioz, lanean hasi behar izan zuen, sei ania-arrebetan zaharrena zenez.
• Halere, txikitandik abogadutza ikasteko asmoari eutsi zion, eta, ikasle libre gisa, Zuzenbide ikasketak burutu zituen Madrileko Unibertsitate Zentralean, 1917rako titulua eskuratua zuelarik.
• 1923an, lanpostu berriaren segurtasunari esker, Zarautzeko egonaldietan ezagutua zuen Pakita Izagirrerekin,ezkondu zen, eta, elkarren maitasunaren fruitu, lau seme-alaba izan zituzten.
• Garai horretan eman zuen ezagutzera Jose Maria Agirrek bere luma Xabier Lizardi ezizenez, eta Euskaltzaleak elkartearen eraketa prozesuan burutu zuen gidaritza garrantzi handikoa izan zen.
• 1928-1930 bitartean elkartearen lehendakari izan zen, eta elkartearen garai horretako aktibitatearen lerro nagusiak zedarritu zituen: Euskal Egunkaria, Kirikiño Saria, Aur Egunak, Ikastolak, Errenteriako Olerti Eguna... 1923.
• Aktibitate kulturalarekin batera, politikaren arloan ere konprometitu zen, EAJren Gipuzko Buru Batzarreko idazkari kargua izan zuen, 1932ko lehen Aberri Eguna eta Lizarrako Estatutuaren garaian.
• Xabier Lizardik literatur genero ezberdinak landu zituen: olerkigintza, antzerkia eta kazetarigintza. Baina horien artean literaturaren arloan ospe gehiena erakarri diona olerkigintza izan da, zalantzarik gabe, kritikoek ahobatez aitortu baitute haren obra poetikoa euskal lirika modernoaren gailurtzat.
• Obra poetiko horren fruiturik hoberenak Biotz-begietan (1932) liburuan bildu zituen, eta bera hil ondoren, Euskaltzaleak elkarteak Umezurtz Olerkiak argitaratu zuen, lehen liburuaz geroztik eginiko olerkiak bilduz.
• Lizardiren olerkietako gaien tematika, izadia, bizia eta heriotza, aberria, euskara eta euskal tradizioaren ingurukoa da. Estiloari dagokionez, berriz, hizkera trinko eta dotoreak karakterizatzen du, bere modernotasunagatik eta originaltasunagatik nabarmendu zelarik garaikoen artean.
• Antzerki lanen artean, hiru obra ezagutzen dira argitaraturik. Laño ta izar izenekoa haur ipuin baten eszenaratze poetikoa da. Bigarrena, Bi aizpak frantsesezko komedia baten euskarazko moldaketa da. Hirugarrena, berriz, Ezkondu ezin zitekeen mutilla, gizarte ohituren kritika eginez, bere bizitzako zenbait gorabeheratan oinarrituriko ohitura komedia da.
Bibliografia
POESIA
Biotz-begietan
1932, Verdes-Atxirika
Umezurtz olerkiak
1934, Euskaltzaleak
Lizardi
1975, Valverde
Olerkiak - Xabier Lizardi
1983, Erein
ANTZERKIA
Bi aizpak
1932, Antzerti
Laño ta izar
1932, Antzerti
Ezkondu ezin ziteken mutilla
1953, Egan aldizkaria
ARTIKULUAK
Itz lauz
1934, Euskaltzaleak
Kazetari lanak
1986, Erein - Euskal Editoreen Elkartea

martes, 3 de mayo de 2011

KEPA ARRIZABALAGA


 PEDRO AGERRE AZPILIKUETA

-Axular ezizena bere jatetxeagaitik.
-Apaiza izan zen eta inoizko euskal idazle handienetakoa.
-Salamankako unibertsitatean ikasi zuen eta bertan batxilergoko titulua lortu zuen. . Apaiza egin ondoren donibane loitzunera jo zuen 1600 urtean sarako parrokiako erretoretza eskuratu zioten, eta antxe bizi izan zen hil arte.
-Idazle, sermolari eta hiztun oparoa zen.

28 urte zituela subdiakono ordenatu zen Iruñean (1584). 40 urterekin, diakono Leridan eta apaiz Tarbesen (Biarno) (1596). Tarbesetik Donibane Lohitzunera abiatu zen eta bertan izan zen bost urtez (1595-1600). Henry IV-ak Bordeleko Parlamentura idatzitako gutunean Teologian graduatutako presbitero izenez aipatzen da Axularren izena. Urte hartan bertan Sarako (Lapurdi) erretore izendatu zuten, bertako titularrak, Juan Douametek osasun arazoak zirela medio dimisioa eman ostean. Kargua Axularrek hartu zuen,  jendearen begikotasuna lortu ondoren.

-Bere liburu ospetsuena Gero dugu euskarazko lehen liburua. Euskal idazle klasikoek, Iparraldekoek nahiz Hegoaldekoek, euskal maisulan gisan goraipatu zuten, eta denbora luzez euskara jasoaren eredu izan da. XIX. mendean Pedro Antonio Añibarrok, liburua ia osorik bizkaiko euskarara itzuli zuen; beraz, Axularren ospeak bizkaierazko literaturan ere eragina izan zuen.
-Axular hil baino urtebete lehenago inprimatu zen gero 1643an.
-Euskal literaturaren historian lehen prosazko liburu original argitaratua da. Joannes Leizarragaren itzulpena eta 2004an aurkitu ziren Lazarragaren testu laburrak alde batera utzirik, Gero dugu euskarazko lehen liburu mardula. Euskal idazle klasikoek, Iparraldekoek nahiz Hegoaldekoek, euskal maisulan gisan goraipatu zuten, eta denbora luzez euskara jasoaren eredu izan da. XIX. mendean Pedro Antonio Añibarrok, liburua ia osorik bizkaiko euskarara itzuli zuen; beraz, Axularren ospeak bizkaierazko literaturan ere eragina izan zuen.

Euskal apologistak

  • Euskararen defentsa eta alabantzak egin zituztenak, hau da, euskara bere neurria baino gorago eraman zuten
  • Euskararen apologia egitea ez zen izan urte batzuetako moda, mendeetan zehar eman zena baizik
  • Apologia hau egin zuten Espainian euskara basatien hizkuntza zela esaten zutelako, hau da ez zuela gramatikarik, ez literaturarik ezta ere hiztegirik
  • Apologistek horri buelta ematea eta euskara goraipatzea zuten helburu, euskara hizkuntza naturala zela esanez. Lehen gizakiak hitz egiten zuen hizkuntza, ez zegoena beste hizkuntzekin nahastuta eta hortaz Adam eta Evak paradisuan hitz egiten zuten hizkuntza zela esanez.
  • Euskal apologistek gaztelaniaz idazten zuten, haien lanak euskara gaitzesten zuten jendeari zeudelako zuzenduak
  • Apologista batzuk: Garibay, Poza, Echave, Larramendi, Astarloa, Erro, Moguel…

XVI. mendeko apologistak: Zaldibia, Garibay,Poza
·         Hauek ez ziren apologista hutsak izan, euren lanetan euskararen apologiak egiten zituzten baina ez ziren soilik horretara dedikatu
XVII eta XVII. mendeko apologistak eta euskal apologistarik garrantzitsuenak. Hauek apologista hutsak izan ziren, egiten zituzten lanak soilik euskararen apologia egitera baitzeuden zuzenduak
·         Lanen izenburuek adierazten dute liburuaren edukia zein den
·         Larramendi (1690-1766)
·         Lehen lana: De la antigüedad y universalidad del Basquence en España: de sus perfecciones y ventajas sobre otras muchas lenguas: Demostración previa, al Arte, que se dará a luz de esta lengua
o       Liburu honetan, garai batean Euskara iberiar penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntza zela zioen, penintsulako lehen hizkuntza izanik
o       Izenburu honetako “arte” aipatzen duenean gramatikaz ari da
·       Pablo Pedro de Astarloa (1752-1806)
·         Lehen lana:Apologia de la Lengua Bascongada o ensayo critico filosófico de su perfección y antigüedad sobre todas las que se conocen: en respuesta a los reparos propuestos en el Diccionario geográfico histórico de España, tomo II, palabra Navarra
o       Izenburuak dioen bezala, Espainiako hiztegi geografiko historikoari dago zuzenduta. Bertan euskera hizkuntza zaharra zela dudan jarri zelako
·         Bigarren lana: Reflexiones filosóficas en defensa de la Apología de la lengua bascongada o Respuesta a la censura crítica del cura de Montuenga
·         Hirugarren lana: Carta de un vascongado al señor don Tomás de Sorreguieta, advirtiéndole varias equivocaciones que ha padecido en su obra titulada Semana Hispano-Bascongada
·         Laugarren lana: Discursos filosóficos sobre la lengua primitiva o Gramática y análisis razonada de la Euskara o Bascuence
o       Astarloa hil ondoren argitaratu zen


Aitor Rico Azpiazu - Arnaud Oihenart

Arnaud Oihenart  (Maule, Zuberoa, 1592ko abuztuaren 7a - Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1667) euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen. Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.

Legeak Bordelen ikasi zituen.  Donapaleura joan zen, nafar estatuetan abokatu lanetan aritzera. Agramondarrei buruzko informazioaren bila aritu zen Euskal Herriko eta Frantziako agiri-gordailuetan. Nafarroako erregeordeak ukatu egin zion Nafarroako agiriak begiratzea.
Euskal idazle gisa, poesia herri-tradizioko moldeetatik urrundu nahi izan zuen.  Metrika zorrotza eta errima aberatsa darabil.


Lanak

Bilduma

Esaera zaharrak - poesia

  • 1657an, frantsesez argitaratua: Bi zati ditu: 1) Atsotitzak edo Refrauak eta 2) Poesiak autobiografikoak. Metrika zehatza eta hizkuntzaren aldetik berrizalea. Derakurt 'irakurtzen dut' adizkia, eta neurtitz hitz elkartuak asmatzen ditu.

Historia

  • (Paris, 1638), latinez idatzia: Bi Baskonien historia, iberiarrarena eta akitaniarrarena. Euskaldun baten mota horretako lehen lana da; izan ere, Euskal Herri osoaren historiaren berri ematen du.  Euskararen morfologiari buruzko 24 orrialde badakartza. Garaiko teoriak (euskokantabrismoa eta tubalismoa), kritikatzen ditu,  baina euskoiberismoaren alde agertzen da.

Poetika

  • L'art poetique, frantsesez idatzia: Piarres Lafittek 1967an eskuizkribua aurkitu zuen. Oihenarten  ustez euskarazko poemetan gorde behar liratekeen errima eta neurkera arauak ematen ditu.

Euskoiberismoa euskararen jatorria azaltzeko asmoz euskara eta iberiera ahaidetzat jotzen dituen teoria da. Euskara eta iberiera hurbileko hizkuntzak eta indoeuropearrak zirenez, hizkuntza bera zirela edo ahaideak zirela pentsatzen zen. XX. mendeko hizkuntzalariek  baztertzekoa zela erakutsi zuten





lunes, 2 de mayo de 2011

ARITZ MARTINEZ

PEDRO AGUIRRE AZPILIKUETA (AXULAR)


  • Urdazubin jaio zen 1556an eta 1644ko apirilaren 8 an Saran hil zen.
  • Bere goitizena bere jaiotzako baserritik datorkio
  • Bere garaian Axular esan beharrean Atsular ahoskatzen zen.
  • 1970 etik aurrera Axular agertzen da testu mota guztietan bai euskaraz, gaztelaniaz eta baita ere frantzeses.
  • Salamankako unibertsitatean filosofia ikasi zuen baina horren aurretik teologia ikasi zuen Irunean.
  • 1596an apaiza bilakatu zen Tarbesen 4 urterako
  • Tarbesen bukatu ondoren Sarako parrokian erretoretza eskuratu zuen ea berta geratu zen hil arte.

BERE LANA:


GERO
 Lan honen izena "Gero, bi partetan eta berezia" da baina argitaratu eta geroago "Gero" izenaz geratzen da.
Axular hil baino urte bete arinago argitaratu zuten. Lan honek irakurlearen jokabidea aldarazi nahi du .
Liburuaren gai nagusia gero dioenak bego dio  atsotitzak laburtzen du. Sinonimiak erabiltzen  ditu ideiak ahalik eta euskaldun gehienek uler ditzaten , baita ere argudioak sendotzeko autore klasikoen eta testu sakratuen aipuruak tartekatzen ditu.