martes, 3 de mayo de 2011

Aitor Rico Azpiazu - Arnaud Oihenart

Arnaud Oihenart  (Maule, Zuberoa, 1592ko abuztuaren 7a - Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1667) euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen. Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.

Legeak Bordelen ikasi zituen.  Donapaleura joan zen, nafar estatuetan abokatu lanetan aritzera. Agramondarrei buruzko informazioaren bila aritu zen Euskal Herriko eta Frantziako agiri-gordailuetan. Nafarroako erregeordeak ukatu egin zion Nafarroako agiriak begiratzea.
Euskal idazle gisa, poesia herri-tradizioko moldeetatik urrundu nahi izan zuen.  Metrika zorrotza eta errima aberatsa darabil.


Lanak

Bilduma

Esaera zaharrak - poesia

  • 1657an, frantsesez argitaratua: Bi zati ditu: 1) Atsotitzak edo Refrauak eta 2) Poesiak autobiografikoak. Metrika zehatza eta hizkuntzaren aldetik berrizalea. Derakurt 'irakurtzen dut' adizkia, eta neurtitz hitz elkartuak asmatzen ditu.

Historia

  • (Paris, 1638), latinez idatzia: Bi Baskonien historia, iberiarrarena eta akitaniarrarena. Euskaldun baten mota horretako lehen lana da; izan ere, Euskal Herri osoaren historiaren berri ematen du.  Euskararen morfologiari buruzko 24 orrialde badakartza. Garaiko teoriak (euskokantabrismoa eta tubalismoa), kritikatzen ditu,  baina euskoiberismoaren alde agertzen da.

Poetika

  • L'art poetique, frantsesez idatzia: Piarres Lafittek 1967an eskuizkribua aurkitu zuen. Oihenarten  ustez euskarazko poemetan gorde behar liratekeen errima eta neurkera arauak ematen ditu.

Euskoiberismoa euskararen jatorria azaltzeko asmoz euskara eta iberiera ahaidetzat jotzen dituen teoria da. Euskara eta iberiera hurbileko hizkuntzak eta indoeuropearrak zirenez, hizkuntza bera zirela edo ahaideak zirela pentsatzen zen. XX. mendeko hizkuntzalariek  baztertzekoa zela erakutsi zuten





No hay comentarios:

Publicar un comentario