miércoles, 4 de mayo de 2011

Xabier Lizardi

• Jose Mari Agirre Egaña Zarautzen jaio zen 1896an.
• Haurtzaroa bertan igaro bazuen ere, ia bizitza osoa Tolosan eman zuen. Izan ere, aitaren lanbidea zela medio, familia osoa Tolosara aldatu baitzen, berak hamar urte inguru zituela.
• Bertako Eskolapioen ikastetxean burutu zituen batxilergo ikasketak.
• 1913an, hamazazpi urte zituela, aita hil zitzaion, eta ondorioz, lanean hasi behar izan zuen, sei ania-arrebetan zaharrena zenez.
• Halere, txikitandik abogadutza ikasteko asmoari eutsi zion, eta, ikasle libre gisa, Zuzenbide ikasketak burutu zituen Madrileko Unibertsitate Zentralean, 1917rako titulua eskuratua zuelarik.
• 1923an, lanpostu berriaren segurtasunari esker, Zarautzeko egonaldietan ezagutua zuen Pakita Izagirrerekin,ezkondu zen, eta, elkarren maitasunaren fruitu, lau seme-alaba izan zituzten.
• Garai horretan eman zuen ezagutzera Jose Maria Agirrek bere luma Xabier Lizardi ezizenez, eta Euskaltzaleak elkartearen eraketa prozesuan burutu zuen gidaritza garrantzi handikoa izan zen.
• 1928-1930 bitartean elkartearen lehendakari izan zen, eta elkartearen garai horretako aktibitatearen lerro nagusiak zedarritu zituen: Euskal Egunkaria, Kirikiño Saria, Aur Egunak, Ikastolak, Errenteriako Olerti Eguna... 1923.
• Aktibitate kulturalarekin batera, politikaren arloan ere konprometitu zen, EAJren Gipuzko Buru Batzarreko idazkari kargua izan zuen, 1932ko lehen Aberri Eguna eta Lizarrako Estatutuaren garaian.
• Xabier Lizardik literatur genero ezberdinak landu zituen: olerkigintza, antzerkia eta kazetarigintza. Baina horien artean literaturaren arloan ospe gehiena erakarri diona olerkigintza izan da, zalantzarik gabe, kritikoek ahobatez aitortu baitute haren obra poetikoa euskal lirika modernoaren gailurtzat.
• Obra poetiko horren fruiturik hoberenak Biotz-begietan (1932) liburuan bildu zituen, eta bera hil ondoren, Euskaltzaleak elkarteak Umezurtz Olerkiak argitaratu zuen, lehen liburuaz geroztik eginiko olerkiak bilduz.
• Lizardiren olerkietako gaien tematika, izadia, bizia eta heriotza, aberria, euskara eta euskal tradizioaren ingurukoa da. Estiloari dagokionez, berriz, hizkera trinko eta dotoreak karakterizatzen du, bere modernotasunagatik eta originaltasunagatik nabarmendu zelarik garaikoen artean.
• Antzerki lanen artean, hiru obra ezagutzen dira argitaraturik. Laño ta izar izenekoa haur ipuin baten eszenaratze poetikoa da. Bigarrena, Bi aizpak frantsesezko komedia baten euskarazko moldaketa da. Hirugarrena, berriz, Ezkondu ezin zitekeen mutilla, gizarte ohituren kritika eginez, bere bizitzako zenbait gorabeheratan oinarrituriko ohitura komedia da.
Bibliografia
POESIA
Biotz-begietan
1932, Verdes-Atxirika
Umezurtz olerkiak
1934, Euskaltzaleak
Lizardi
1975, Valverde
Olerkiak - Xabier Lizardi
1983, Erein
ANTZERKIA
Bi aizpak
1932, Antzerti
Laño ta izar
1932, Antzerti
Ezkondu ezin ziteken mutilla
1953, Egan aldizkaria
ARTIKULUAK
Itz lauz
1934, Euskaltzaleak
Kazetari lanak
1986, Erein - Euskal Editoreen Elkartea

No hay comentarios:

Publicar un comentario