martes, 12 de abril de 2011

Jon Santiso


JOSE MARIA IPARRAGIRRE

  • Urretxun jaio 1820an eta bere jaioterrian hilobiratu 1881ean.
  • XIX. mendeko kantari unibertsala. Europan eta Amerikan ibili zen kantari.
  • Kanta ospetsu asko idatzi, Euskal Herrian eta bere bizitzan oinarrituta. Baditu maitasunezkoak, umoretsuak, kritikoak eta beste mota batzuetakoak ere.
  • Gernikako Arbola, Ume eder bat, Aio Euskal Herriari, Nire Izarra, Kantari Euskalduna
  • Ez zituen bertsogintzako teknikak menderatzen, baina arrakasta handia lortu zuen herriaren kezkak abesten zituelako
  • Bere doinu eta moldeak bertsogintza tradizionalera pasatu.
  • 14 urterekin karlisten ondoan borrokatu.
  • Karlistek guda galdu eta atzerrira jo zuen.
  • Frantzian, Italian, Suitzan, Alemanian eta Britainia Handian ibili kantari.
  • 1853. urtean “Gernikako Arbola” estreinatu Madrilen.
  • 1858an maitemindu eta Amerikara joan. Han ezkondu eta 8 ume izan zituen.
  • Argentina eta Uruguayen ibili ziren artzain bezala.
  • 19 urte geroago Euskal Herrira bueltatu familia Amerikan utzita.
  • Harrera beroa egin Euskal Herriko sinbolo bilakatu baitzen.
  • 4 urte geroago hil.
  • Gaur egun Iparragirre sariak banatzen dira.

Leire Ikaran

SERAFIN BAROJA
Donostian jaio  1840 irailaren 22anh eta Nafarroa beheran hil 1912 uztailak 16an.
Bizitza guztian zehar Donostiari oso loturik.
 Pio Baroja eta Concepcion Zornoza gurasoak. Carmen Nessi Goñirekin ezkondu eta 4 seme alaba.
Euskaltzale eta liberala Bilintx eta Artola bezala. 2. Karlistaldietan Donostiako liberalen artean borrokatu. Karlisten aurkako abestiak idatzi. Jose Manterolak bere Cancionero Vascon bildu abestiak.
Lanbidez meatzetako ingeniari zen. Huelvan meatze lanak egin urte batzuetan. Donostiara itzuli zen 2. Karlistadetan. Institutuan natur zientzietako irakasle lanak egin. 1879an Geografia eta estatistika institutura joan zen mandrilera. Bi urtera Iruñera itzuli, urte batzuk pasatu, eta  familia guztia Madrilera itzuli zen. 1886an Bilbora joan zen familia Madrilen utzita. Gutxira Valentziara familia guztia.

1875an 1. Liburua GACIGUEZAC. Bertan euskarazko eta erdarazko poemak.
Bi euskal opera: Pudente eta Luchi.
Drama bat: Hirni, ama alabac 1882an.
Kazetari lanak ibili zen, eta bi egunkarien zuzendari izan zen. 1879an El Urumea sortu zuen Donostian. Iruñean Euskaraz eta Erdaraz idazten zen  Bai, jauna, bai aldizkarian lan egin.
Aldizkarietan, bere olerkiak, artikuluak eta kritikak argitaratu. Bere umorea ageri zuen beti, baina honen gainetik donostiar izaera. Batez ere Euskal Herria aldizkarian idatzi.
Lan ezagunena San Sebastian martxa, kanta bat, Raimundo Sarriegiren musikari laguntzeko.
1883an Azeria eta Akerra ipuina.
Hainbat olerki idatzi, baina ezagunenak: 1880 arrats izugarria, 1882 ez dago gaizki esana, 1981 zezen suzkoa.
Azken olerkietako bat, gorriak daude goiak urrutiraino, 1911 idatzia.
1912 hil zen Nafarroa beheran, 71urte zituela. 

Joanes Leizarraga-> Joseba Goikoetxea

Bibliografia
  • Joanes Leizarraga Beskoitzen(Lapurdi) jaio zen 1506. urtean eta Bastidan (Nafarrafoa Beherea) hil zen 1601. urtean
  • Euskal lehen prosa idazlea.
  • Eliz-gizona-> apaiz katolikoa baina 1556an Nafarroako erregina Joana III. Albretekoa protestantismora bilakatu zen, ondorioz bere erreinua eta Leizarraga ere protestantismora bilakatu. Apaiz protestantea bilakatu.
  • Ez zen idazlea, itzultzailea baino eta batzuen ustez euskaran egon denik onena. Itzuli zituen testu gehienak bere erlijioa hedatzeko funtzioa zuten, protestantismoaren lurrak zabaladu nahi zituen.
  • Bere lan guztiak itzulpenak:
    • Kalendrera
    • Konfesioa
    • Katexismea
    • ABC edo Kristinoen instrukizionea
    • Itzulpen ezagunena eta ospetzuena Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria.
Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria
  • Nafarroako erreginak bere lanik garrantzitsuena eta ezagunena egitea eskatu. Itun Berria euskaratzea.
  • 1571an argitaratu zuen Arroxelan.
  • Itzultzeko arazoak:
    • Euskalki aniztasuna. Denentzako ulergarria egiteko zailtasunak. Azkenean Lapurtera erabili.
    • Itzulpen zehatza nahi. Euskarako hitzak baztertu eta Latinetik hartu. Adibidez: gizon arrantzale -> gicon pescadore.
    • Prosa ez zegoen garatuta, idazteko erreferentzi sistemarik gabe.
  • Euskara batuaren lehen erreferentzia sistema bat berari dagokio.


Bizenta Mogel-Iosu Artetxe

BIZENTA MOGEL

1.BIOGRAFIA
    ·1772. urtean jaio Azkoitian.
    ·Gaztetan aita hil eta bere anaia Juan Joserekin euren osaba Juan Antonio
     Mogelengana joan ziren bizitzera eta osabak eskolara bidali zituen.
    ·Osabak latina erakutsi zion eta idaztera animatu zuen.
    ·Eleuterio Basozabalekin ezkondu zen.
    ·Abandon hil zen 1854. urtean.

2.EUSKARAZ IDATZI ZUEN LEHEN EMAKUMEA
    ·Euskal literaturan parte hartu zuen lehen emakumea izan zen.
    ·Garai hartan emakumeek ez zuten hezkuntzarik jasotzen.
    ·Bere osabak halan eta guztiz ere Bizentak hezkuntza jaso behar zuela pentsatzen
     zuen beste iritsi guztiei jaramonik egin gabe.
    ·Haurrentzat eta nekazarientzat idazten zuen, alegiek asko erakutsi ahal zietela
     bizitzarako pentsatzen baizuen.
    ·Euskara ulerterraza erabili zuen.
    ·Irakurleek galdetzen zioten ea zergatik ez zituen emakume lanak egiten. Adibidez,
     josi.

3.IPUI ONAC
    ·Liburu hau 1804an argitaratu zen.
    ·Esoporen 50 alegia biltzen ditu (alegiak idazten zituen antzinako Greziako jainkoa)
     eta bere osabaren beste 8 alegia ere biltzen ditu.
    ·Gipuzkeraz idatzita dago liburua baina bizkaieratik hurbil dago.
    ·Hitzaurrea
       ·Badaki Bizentak jendeari ez zaiola ondo irudituko neska batek idaztea.
       ·Bere zeregina idatzi beharrean orratzarekin josten ikastea dela esango diote.
       ·Jendeak ea nola sinistu behar duen berak egin dituela itzulpenak bai gazteleratik
        bai latinetik.
       ·Horretarako hiru hizkuntzak, gaztelera, euskera eta latina jakin behar eta neska
        batek hori egitea jendearentzako sinesgaitza da.
    ·Alegi batzuk:
      - Txakurra eta haragi zatia:   
       
      -Arranoa eta beste hegaztiak:
          
      

4.BESTE LAN BATZUK
    ·Gabonetako (1819): Gabonetako cantia vizcaitar guztientzat.
    ·Uribarri hizkuntzalari arabarrari lagundu zion bere idatziak zuzentzen eta
     hobetzen.
    ·Gotzainburuaren Artzain-idazkiaren itzulpena gazteleraz eta euskeraz (1820):
     Toledoko Luis Borboi kardinalak egindakoa.

TXOMIN AGIRRE - Amaia Goikoetxea


  • Ondarroan jaio zen 1864. urtean eta Zumaian hil 1920. urtean.
  • Euskal idazle eta apaiza; askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea.
  • Ama ondarrutarra eta aita mutrikuarra; familia xume baten magalean bizi.
  • Txikitatik abadetzarako gogoa baina zaila zuen ikasketak egitera joan ahal izatea.
  • Gasteizko seminarioan ikasita eta Karrantzan epe laburrean aritu ondoren, Zumaiko Karmeldarren kapilau izendatu.
  • Zumaian gelditzea erabaki, bertan sortu zituelarik bere lanik ezagunenak.
  • Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi eta beti iritziak bateratzearen alde agertu zen.
  • Eleberriak, ipuin olerkiak, artikuluak, itzulpenak eta sermoiak idatzi.

LANAK


Ø Auñamendiko Lorea (1897)
  • Bizkaieraz idatzita; ondarrutarrez.
  • Testua batuan ipintzen saiatu diren arren, euskalkia denborarekin errespetatu egin da.
  • Lantzen diren gaiak: fedea, aberria eta maitasuna.

Ø Kresala (1906)
  • Bizkaieraz idatzita.
  • Itsasbazterreko herrien bizimodua eta herritarren pentsamendu eta ohiturak eman nahi ditu ezagutzera.
  • Ohiturazko nobelaren ezaugarriak bildu, arrantzaleen bizimodua eredugarritzat aurkeztuz.

Ø Garoa (1912)
  • Gipuzkeraz idatzita.
  • Nekazaritza munduan girotuta.
  • Euskal bizimoduaren eredutzat: Oñatiko baserritarrak.
  • Joanes, baserritar familia bateko burua: euskaldun zintzo eta kristauaren erakusgarri.
  • Kaletar erdaldun eta kanpotarrak: pertsonaia gaiztoak.




AÑIBARRO Leire Martin

AÑIBARRO
Euskal idazlea (Billaroko arkatza baserri etxean jaio zen, 1748 - Zarautz, 1830
     
 Nor zan?
Gizon fiña, arduratsua ta zeatza zan
Añibarro langile asepergabea izan zen
Mogelen adiskide handi izan zan
Bizitzarik geiena bakartadeko bizitza izan zan; bizitza ixilla, latza, beartsua ta lanari lotua..

1764ean San Frantziskoren Ordenan sartu zen 15 urte ingurugaz, Bilboko Komentuan
1772an apaiztu. 1790ean Zarauzko Misiolari Ikastetxean onartu zuten eta han egon zen hil artean.
1794ean, Konbentzioko gerran, frantsesak Gipuzkoan sartu eta preso harturik Frantziara eraman zuten.
Handik bi hilabetera itzuli zen eta berriro gerra ezagutu zuen
 Lan asko egin zituen baina gehieneak argitaratu gabe dagoz diru eskasiaren ondorioz.
Bere idazlan mordoa urretik aztertu ezkero, arrituta geratzen da bat
Obra askoren egilea da:, itzulpenak, hizkuntzari buruzko tratatuak eta gaztelaniazko eta eukserako hiztegiak ere.
Gramática Bascongada liburuan ,aditza aztertu eban bizkaieraz, gipuzkeraz eta nafarreraz. Idazle klasikoen artean


Meza barria emon ondoren, Arantzazuko komentuan egon zan irakasle.
 Gero, Aita Nagusi izan zan Friasko (Burgos) komentuan
Azkenez, 42 urte zituekamZarauzko Misiolarien komentura etorri zan eta, arrezkero, antxe bizi izan zan, il arte.
Zarauzko komentua Misiolari-Aztetxe bat izan zan; bertan kronika-idazlaria izan zan
Misiolaritzan aberastu eban bere euskera. Misiolaritzan entzuten eban berba jatorrak josi egiten zituen eta orrelaxe ikasi zuen.
Horrela, misiolari ospetsu ta gorengo maillako euskal-idazle egin zan.


 Añibarro bizi zela argitaraturiko obrak:
Astete ezagunaren itzulpena: Cristau Doctriña, Ceñetan Eracusten baitire gure Fede Sanduco gauzaric bearrenac(Iruñea, 1802-1803). Goi-nafarreraz idatzia eta oharrez hornitua.
-Escu Liburua, eta berean eguneango cristiñau cereguiñac (Tolosa, 1802). 1821 eta 1827an zenbait eranskin eta zuzenketaz lagundurik berriro argitaratu zen. Bizkaierazko klasikoa
Lora-Sorta Spirituala ta Propositu Santuac vicitza barri bat eguiteko (Tolosa, 1803). Palacios Aita misiolariaren Ramillete Espiritualeta Propósitos liburuxken bizkaierazko itzulpena.
Cantos de las Santas Misiones (Donostia, 1803).

Hil ondoren argitaraturiko obrak:

Gurutze Santuaren, Aita Gure ta Ave Mariaren ganeco Eracusaldiac(Durango, 1879). 
Gueroco Guero. Axularren klasikoaren bizkaierazko itzulpena
Catálogo de los pueblos vascongados de Vizcaya, Guipúzcoa y Navarra (1956).
Gramática Bascongada para el uso y alivio de párrocos y predicadores bizcainos, guipuzcoanos y navarros (1969). Hiru euskalkien aditz jokoaren azterketa, bereziki bizkaierazkoa, aurrekoa bezala

lunes, 11 de abril de 2011

ARTURO KANPION - Nahia Garalde

- Iruñean jaio eta Donostian hil (1854- 1937).
- Batxilergoa eta zuzenbide lehen ikasketak Oñatiko Unibertsitatean. 22 urte zituela zuzenbide ikasketak hauek, Madrilen bukatu, Estanislao Arantzadi irakasle zuelarik.
- Hala ere, bere bizitza idazteari eta Euskal Herriko historiaren ikerketari eskaini.
- Nafarroaren historia bere lanen ardatza.
- 1876an argitaratu zuen foruen aldeko lehen obra: Consideraciones acerca de la cuestión foral y los carlistas de Navarra.
- Garrantzi handia euskara ikasi, landu eta hedatzeari.  "Hizkuntza aberria da eta aberria hizkuntza errespetatzen duten herriek euren heroien hizkuntza kontserbatzen dute" esaten zuen.
- 1918an Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Lehendakari izendatu zuten; bertan, beste batzuekin batera, Euskaltzaindia sortu eta euskaltzain osoa bilakatu zen.
- Gai politiko eta kazetaritzan ere trebea.

LANAK:
- Iruñean hainbat aldizkari eta egunkari. Garrantzitsuenak: El Arga (1879 - 1991) eta Lau buru (1882 - 1886).
- 1879- 1924 urte bitartean Gaston de Belzunze eta El rosario de las lavanderas deituriko ipuin eta saiakerak.
- Ensayo acerca de las leyes fonéticas de la lengua vascagramatika izeneko liburua; Blancos y negros eta La belle Easo nobela luzea;  eta Los origenes del pueblo euskaldun. Horiez gain: Iberos, keltas y baskos izeneko lan historikoa.
- Euskalki eta azpi-euskalki ezberdinetan moldatutako Euskal lau dialektoen gramatika eta  "Orreaga"  izeneko balada (1878) idatzi zituen.
           

LAUAXETA - XABIER GOMEZ

·        Esteban Urkiaga Basaraz ( Lauaxeta) Laukizen 1905ko abuztuko 3an jaio zen eta Gasteizen hil zen 1937ko ekainak 25an.
·        1928an apaiz izateko ikasketak utzi zituen eta baita komentua ere.
·        Euzkadi bezalako aldizkari abertzaleetan kazetari lanetan aritu zen eta literaturako klasikoak euskaratu zituen.
·        Garai hartako jendeak homosexuala zela esaten zuen.
·        Espainiako Gerra Zibilean EAJren komisario politiko bezala ibili zen. Gernika bonbardatua bisitatzera zeramatzan kazetariekin batera atxilotu zuten 1937
·        Eusko Jaurlaritzako agintariak beste preso baten truke askatzen saiatu baziren ere, frankistek fusilatu zuten Gasteizko hilerrian, 32 urte zituela.
·        Europako bere garaiko poeten segitzaile amorratua zen, poesia erromantikoena, modernismoarena… horiek inspiratu zuten.
·        Bere lanak mendebaldeko euskaraz idazten zituen.
·        Euskal poesiaren berritzailea izan zen.
·        Olerkiak, ipuinak eta antzerkiak lantzen zituen.
·        Bere lehen olerkia 1930an argitaratu zuen eta “udabarriko abestija” deitzen zen. Bere lan ezagunenak “bide barrijak” 1932, “arrats-beran” 1935 eta “poema solteak” 1925-1935 dira.
·        Bere lehen ipuina 1930an argitaratu zuen “illuntzeko ixarra” izenez. Beste ipuin batzuk ere idatzi zituen adibidez: “ campa de gustiz ederra” 1937an, “fusil del abuelo” 1937 eta beste batzuk bera hil eta gero argitaratu ziren, “ipuña dirudin egia” adibidez 1985an argitaratu zen.
·        Antzerki bi idatzi zituen eta beste hainbat itzularazi ere egin zituen.
·        “Asarre-aldija” izan zen bere lehen antzerkia eta “Balbiak" Maeterlinck-en lanaren itzulpena da.
JOAN PEREZ LAZARRAGA (RUBEN RUIZ ROA)
Oraindik ezezaguna zaigun XVI.mendeko idazle hau, Oñatin jaio zen 1550. Urtean eta Araban hil 1605ean. Ez zen garaiko beste idazle batzuk bezala, eliz gizona izan. Ezer gutxi dakigu euskal letrak astindu zituen euskarazko eskuizkribu aurkitu berriaren egileaz.
“El poeta” ezizenez zen ezaguna garaikideen artean, eta behin bere lanak irakurritan argi geratzen da ezizen horren zergatia. Baina oraindik asko sakondu behar da idazle honen biografia ezagutzeko. Bere lanetan pistak ageri dira. Adibidez “Loa de las damas y galanes basckongalos” “a my señor Don Juan de Austria”-ri dago eskainita.
Pruden Gartziaren hitzak laburbilduz, Lazarraga goi mailako leinu baten kide da. Bere arbasoetako bat Errege Katolikoaren errege izan zen.
Bitxikeria bezala aipatzeko, GARA-k eskuizkribuari buruz argitaratutako informazioa, Aldai izeneko taberna baten horman dagolea itsatsita, baina oraindik ez du zeresan handia izan jende artean.
Bere lanak aipatzeko orduan, “dama galantez” edo ”zaldun parebagariz” asko adituko direnaren susmoa zabaldu da.
Bere sortetxea Oñatin dago eta gaur egun “Etxeaundi” jatetxea dago. Lazarragak Zalduondon utzitako jauregiaren berezitasuna, kanpoan dauden harrizko bi gizon armatu dira, Gaztelaniaz “la casa de los guizonez “esaten zioten.
Lazarragaren eskuizkribua plegu laurdenetan dago 51 orritan(102 orrialdetan)idatzita. Lau atalak ez daude osorik, urratuak izan baitira. Lanerako alea dela esan daiteke. Euskeras idatzitako bertso, poema eta maitasunezko kontuen bilduma da Larrea Dorretxeko Jaunak. Testuk paragrafoak aztertu ostean 1564-1567 an dagoela idatzia jakin da.
Lazarragak egindako leinu genealogikoen zerrendari esker dugu autore honen berri gaur egun.

martes, 5 de abril de 2011

LIZARDI--- Ainhoa Fernandez

Jose Mari Agirre ezagunagoa Xabier Lizardi bezala, izengoiti poetiko hau hautatu zuen bere lan literarioak izenpetzeko. Euskal literaturak izan duen poetarik handienetarikoa izan zen. Lizardi Zarautzen jaio zen 1896ko apirilaren 18an eta 1933ko martxoaren 12an Tolosan hil zen neumonia batez, 36 urte zituelarik. Bere ordu libre eta maiteenak, euskarari eta euskal poesiari eskaintzen zizkion.

LANAK
Kazetaritza, antzerkia eta poesia landu zituen. Kazetraritzako lanak "itz-lauz" liburuan bildurik daude. Hiru antzerki ere idatzi zituen: "Laiño ta izar", " Bi aizpak" eta " Ezkondu ezin zioteken mutila". Poesian egin zuen lanik ederrena eta bi liburutan bildurik daude: "Bihotz begietan", eta bestea bera hil eta urte betera argitaratu zuen Jose Ariztimuiñok (Aitzolek)" umezurtz olerkiak" izenez .

BIHOTZ BEGIETAN
Bilbon argitaratu zuen Lizardik 1932an. Hauxe da zalantzarik gaber bere lanik bikainena eta hoberena.  Gai hauek lantzen ditu: izadia, heriotza, aberria eta euskara.

UMEZURTZ OLERKIAK
Bigarren libururi ezagunena, Lizardi hil eta urte betera, argitaratu zuen Jose Ariztimuiñok. Poema bildumaren izenburua Aitzolek asmatua da, eta beraz, ez du ezer ikustekorik liburuaren mamiarekin.

ITZ-LAUZ
Itz-lauz Lizardiren kazetaritzako lana, aldizkarietan argitaratutako prosazko artikuluen bilduma da. Lizardiren asmoa euskara jaztea zen. Olerkigintzari buruzko artikuluak garrantzitsuenak dira Lizardiren pentsamendu poetikoa ulertzeko.

ANTZERKI- LANAK
Hiru antzerki idatzi zituen. 1932, urtean, bi antzeki labur argitaratu zituen “Laiño ta izar” eta “Bi aizpak”. Baina bere antzerkirik bikainena bera hil eta hemeretzi urtetara argitaratu zen “Egan” aldizkarian, 1952an. Antzerki honen izenburua “ Ezkondu ezin zitekeen mutila” da. Lizardiren antzerki lanetako euskara olerki lanetako eta artikuluetakoa baino samurragoa eta herrikoiagoa da.

lunes, 4 de abril de 2011

Joan Batista Gamiz – Edurne Solabarrieta


Biografia:

Ø     Joan Batista Gamiz Ruiz de Oteo Sabandon, Araban, jaio1696 - Bologna, Italian, hil 1773an.
Ø     Euskal idazlea eta erlijiosoa.
Ø     Euskaraz idatzi zuelako Arabakoa izateak garrantzitsu bihurtzen du euskal literaturan.
Ø     Pobrea izan zen
Ø     Zenbait hiritan bizi izan zen: A Coruña, Valladolid eta beste batzuk.
Ø     Iruñean Mendibururekin lan egin zuen
Ø     Iruñean urte luzeak eman zituen kongregazioak bertan zuen La Anunciada ikastetxean, non ardura ekonomikoak zituen.
Ø     Karlos III.a Espainiakoak 1767an jesuita guztien kanporaketa agindu, Italiara joan behar eta han geratu hil arte.
Ø     Mendiburu bezala Bologna inguruan hil zen.
Ø     Iruñean egin zituen poesiak, euskaraz zein gaztelaniaz.

Lanak:

Ø     Idazle elebiduna.
Ø     Bere idazlanen jatorrizko bertsioak Loiolako artxibategian gorderik.
Ø     Eskuizkribu ugariak (12.000 bat bertso) Ofrecimientos varios de poesía izenburupean gorde.
Ø      Gehienak olerki laburrak eta gai aldetik oso anitzak.
Ø     Gaztelaniaz hainbat olerki idatzi  eta euskaraz sei gorde (oro har 238 bertso), azken hauek 1760tik aurrera idatziak
Ø     Gaztelerazkoak, 1736 eta 1748ren artean idatzi; haietako batzuk: A una presumida, Descripción de Puente la Reyna, Al rey Enrique VIII de Inglaterra, A cierta doncella fea.

Bere oroimenez:

Ø     Sabandon, Euskaltzaindiak oroitarria ipini 1973an Gamizen heriotzaren 200 urteurrena gogoratzeko.
Ø     Bi egun lehenago omenaldi akademikoa egin Gasteizen.
Ø     Gasteizen bere izena daraman kale bat dago Adurtza auzoan.