martes, 12 de abril de 2011

TXOMIN AGIRRE - Amaia Goikoetxea


  • Ondarroan jaio zen 1864. urtean eta Zumaian hil 1920. urtean.
  • Euskal idazle eta apaiza; askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea.
  • Ama ondarrutarra eta aita mutrikuarra; familia xume baten magalean bizi.
  • Txikitatik abadetzarako gogoa baina zaila zuen ikasketak egitera joan ahal izatea.
  • Gasteizko seminarioan ikasita eta Karrantzan epe laburrean aritu ondoren, Zumaiko Karmeldarren kapilau izendatu.
  • Zumaian gelditzea erabaki, bertan sortu zituelarik bere lanik ezagunenak.
  • Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi eta beti iritziak bateratzearen alde agertu zen.
  • Eleberriak, ipuin olerkiak, artikuluak, itzulpenak eta sermoiak idatzi.

LANAK


Ø Auñamendiko Lorea (1897)
  • Bizkaieraz idatzita; ondarrutarrez.
  • Testua batuan ipintzen saiatu diren arren, euskalkia denborarekin errespetatu egin da.
  • Lantzen diren gaiak: fedea, aberria eta maitasuna.

Ø Kresala (1906)
  • Bizkaieraz idatzita.
  • Itsasbazterreko herrien bizimodua eta herritarren pentsamendu eta ohiturak eman nahi ditu ezagutzera.
  • Ohiturazko nobelaren ezaugarriak bildu, arrantzaleen bizimodua eredugarritzat aurkeztuz.

Ø Garoa (1912)
  • Gipuzkeraz idatzita.
  • Nekazaritza munduan girotuta.
  • Euskal bizimoduaren eredutzat: Oñatiko baserritarrak.
  • Joanes, baserritar familia bateko burua: euskaldun zintzo eta kristauaren erakusgarri.
  • Kaletar erdaldun eta kanpotarrak: pertsonaia gaiztoak.




No hay comentarios:

Publicar un comentario