lunes, 11 de abril de 2011

JOAN PEREZ LAZARRAGA (RUBEN RUIZ ROA)
Oraindik ezezaguna zaigun XVI.mendeko idazle hau, Oñatin jaio zen 1550. Urtean eta Araban hil 1605ean. Ez zen garaiko beste idazle batzuk bezala, eliz gizona izan. Ezer gutxi dakigu euskal letrak astindu zituen euskarazko eskuizkribu aurkitu berriaren egileaz.
“El poeta” ezizenez zen ezaguna garaikideen artean, eta behin bere lanak irakurritan argi geratzen da ezizen horren zergatia. Baina oraindik asko sakondu behar da idazle honen biografia ezagutzeko. Bere lanetan pistak ageri dira. Adibidez “Loa de las damas y galanes basckongalos” “a my señor Don Juan de Austria”-ri dago eskainita.
Pruden Gartziaren hitzak laburbilduz, Lazarraga goi mailako leinu baten kide da. Bere arbasoetako bat Errege Katolikoaren errege izan zen.
Bitxikeria bezala aipatzeko, GARA-k eskuizkribuari buruz argitaratutako informazioa, Aldai izeneko taberna baten horman dagolea itsatsita, baina oraindik ez du zeresan handia izan jende artean.
Bere lanak aipatzeko orduan, “dama galantez” edo ”zaldun parebagariz” asko adituko direnaren susmoa zabaldu da.
Bere sortetxea Oñatin dago eta gaur egun “Etxeaundi” jatetxea dago. Lazarragak Zalduondon utzitako jauregiaren berezitasuna, kanpoan dauden harrizko bi gizon armatu dira, Gaztelaniaz “la casa de los guizonez “esaten zioten.
Lazarragaren eskuizkribua plegu laurdenetan dago 51 orritan(102 orrialdetan)idatzita. Lau atalak ez daude osorik, urratuak izan baitira. Lanerako alea dela esan daiteke. Euskeras idatzitako bertso, poema eta maitasunezko kontuen bilduma da Larrea Dorretxeko Jaunak. Testuk paragrafoak aztertu ostean 1564-1567 an dagoela idatzia jakin da.
Lazarragak egindako leinu genealogikoen zerrendari esker dugu autore honen berri gaur egun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario