martes, 5 de abril de 2011

LIZARDI--- Ainhoa Fernandez

Jose Mari Agirre ezagunagoa Xabier Lizardi bezala, izengoiti poetiko hau hautatu zuen bere lan literarioak izenpetzeko. Euskal literaturak izan duen poetarik handienetarikoa izan zen. Lizardi Zarautzen jaio zen 1896ko apirilaren 18an eta 1933ko martxoaren 12an Tolosan hil zen neumonia batez, 36 urte zituelarik. Bere ordu libre eta maiteenak, euskarari eta euskal poesiari eskaintzen zizkion.

LANAK
Kazetaritza, antzerkia eta poesia landu zituen. Kazetraritzako lanak "itz-lauz" liburuan bildurik daude. Hiru antzerki ere idatzi zituen: "Laiño ta izar", " Bi aizpak" eta " Ezkondu ezin zioteken mutila". Poesian egin zuen lanik ederrena eta bi liburutan bildurik daude: "Bihotz begietan", eta bestea bera hil eta urte betera argitaratu zuen Jose Ariztimuiñok (Aitzolek)" umezurtz olerkiak" izenez .

BIHOTZ BEGIETAN
Bilbon argitaratu zuen Lizardik 1932an. Hauxe da zalantzarik gaber bere lanik bikainena eta hoberena.  Gai hauek lantzen ditu: izadia, heriotza, aberria eta euskara.

UMEZURTZ OLERKIAK
Bigarren libururi ezagunena, Lizardi hil eta urte betera, argitaratu zuen Jose Ariztimuiñok. Poema bildumaren izenburua Aitzolek asmatua da, eta beraz, ez du ezer ikustekorik liburuaren mamiarekin.

ITZ-LAUZ
Itz-lauz Lizardiren kazetaritzako lana, aldizkarietan argitaratutako prosazko artikuluen bilduma da. Lizardiren asmoa euskara jaztea zen. Olerkigintzari buruzko artikuluak garrantzitsuenak dira Lizardiren pentsamendu poetikoa ulertzeko.

ANTZERKI- LANAK
Hiru antzerki idatzi zituen. 1932, urtean, bi antzeki labur argitaratu zituen “Laiño ta izar” eta “Bi aizpak”. Baina bere antzerkirik bikainena bera hil eta hemeretzi urtetara argitaratu zen “Egan” aldizkarian, 1952an. Antzerki honen izenburua “ Ezkondu ezin zitekeen mutila” da. Lizardiren antzerki lanetako euskara olerki lanetako eta artikuluetakoa baino samurragoa eta herrikoiagoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario