martes, 12 de abril de 2011

Bizenta Mogel-Iosu Artetxe

BIZENTA MOGEL

1.BIOGRAFIA
    ·1772. urtean jaio Azkoitian.
    ·Gaztetan aita hil eta bere anaia Juan Joserekin euren osaba Juan Antonio
     Mogelengana joan ziren bizitzera eta osabak eskolara bidali zituen.
    ·Osabak latina erakutsi zion eta idaztera animatu zuen.
    ·Eleuterio Basozabalekin ezkondu zen.
    ·Abandon hil zen 1854. urtean.

2.EUSKARAZ IDATZI ZUEN LEHEN EMAKUMEA
    ·Euskal literaturan parte hartu zuen lehen emakumea izan zen.
    ·Garai hartan emakumeek ez zuten hezkuntzarik jasotzen.
    ·Bere osabak halan eta guztiz ere Bizentak hezkuntza jaso behar zuela pentsatzen
     zuen beste iritsi guztiei jaramonik egin gabe.
    ·Haurrentzat eta nekazarientzat idazten zuen, alegiek asko erakutsi ahal zietela
     bizitzarako pentsatzen baizuen.
    ·Euskara ulerterraza erabili zuen.
    ·Irakurleek galdetzen zioten ea zergatik ez zituen emakume lanak egiten. Adibidez,
     josi.

3.IPUI ONAC
    ·Liburu hau 1804an argitaratu zen.
    ·Esoporen 50 alegia biltzen ditu (alegiak idazten zituen antzinako Greziako jainkoa)
     eta bere osabaren beste 8 alegia ere biltzen ditu.
    ·Gipuzkeraz idatzita dago liburua baina bizkaieratik hurbil dago.
    ·Hitzaurrea
       ·Badaki Bizentak jendeari ez zaiola ondo irudituko neska batek idaztea.
       ·Bere zeregina idatzi beharrean orratzarekin josten ikastea dela esango diote.
       ·Jendeak ea nola sinistu behar duen berak egin dituela itzulpenak bai gazteleratik
        bai latinetik.
       ·Horretarako hiru hizkuntzak, gaztelera, euskera eta latina jakin behar eta neska
        batek hori egitea jendearentzako sinesgaitza da.
    ·Alegi batzuk:
      - Txakurra eta haragi zatia:   
       
      -Arranoa eta beste hegaztiak:
          
      

4.BESTE LAN BATZUK
    ·Gabonetako (1819): Gabonetako cantia vizcaitar guztientzat.
    ·Uribarri hizkuntzalari arabarrari lagundu zion bere idatziak zuzentzen eta
     hobetzen.
    ·Gotzainburuaren Artzain-idazkiaren itzulpena gazteleraz eta euskeraz (1820):
     Toledoko Luis Borboi kardinalak egindakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario