lunes, 11 de abril de 2011

LAUAXETA - XABIER GOMEZ

·        Esteban Urkiaga Basaraz ( Lauaxeta) Laukizen 1905ko abuztuko 3an jaio zen eta Gasteizen hil zen 1937ko ekainak 25an.
·        1928an apaiz izateko ikasketak utzi zituen eta baita komentua ere.
·        Euzkadi bezalako aldizkari abertzaleetan kazetari lanetan aritu zen eta literaturako klasikoak euskaratu zituen.
·        Garai hartako jendeak homosexuala zela esaten zuen.
·        Espainiako Gerra Zibilean EAJren komisario politiko bezala ibili zen. Gernika bonbardatua bisitatzera zeramatzan kazetariekin batera atxilotu zuten 1937
·        Eusko Jaurlaritzako agintariak beste preso baten truke askatzen saiatu baziren ere, frankistek fusilatu zuten Gasteizko hilerrian, 32 urte zituela.
·        Europako bere garaiko poeten segitzaile amorratua zen, poesia erromantikoena, modernismoarena… horiek inspiratu zuten.
·        Bere lanak mendebaldeko euskaraz idazten zituen.
·        Euskal poesiaren berritzailea izan zen.
·        Olerkiak, ipuinak eta antzerkiak lantzen zituen.
·        Bere lehen olerkia 1930an argitaratu zuen eta “udabarriko abestija” deitzen zen. Bere lan ezagunenak “bide barrijak” 1932, “arrats-beran” 1935 eta “poema solteak” 1925-1935 dira.
·        Bere lehen ipuina 1930an argitaratu zuen “illuntzeko ixarra” izenez. Beste ipuin batzuk ere idatzi zituen adibidez: “ campa de gustiz ederra” 1937an, “fusil del abuelo” 1937 eta beste batzuk bera hil eta gero argitaratu ziren, “ipuña dirudin egia” adibidez 1985an argitaratu zen.
·        Antzerki bi idatzi zituen eta beste hainbat itzularazi ere egin zituen.
·        “Asarre-aldija” izan zen bere lehen antzerkia eta “Balbiak" Maeterlinck-en lanaren itzulpena da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario